XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inaziok bi bizitz-estadu hauek Jesukristok santu egin zituela uste du, bietan bizi izan bait zen hura.

Orduan, ejertzitziotan diharduenak, bietan beretzat egokiena dena aukeratzen saiatu behar du.

Eta bizitz-estadu berri bat aukera dezake edo aukera ondo egin bazuen edo aldaezineko estaduan bizi bada, lehengoa reformatu.

EZ-AIHER

Aiher hitzak euskeraz gauza bat baino gehiago esan nahi dezake.

Ogenera aiher esaten denean, ogenera makurtzen dela, ogenerako joera duela esan nahi da, eta ez-aiher, ez dela makurtzen, ez duela joera hori.

Guk gure burua ez-aiher egin behar dugu, ez gure azken helburura jotzeko ala ez jotzeko, baina agindu edo debekatu ez zaizkigun gauzak hartzeko ala uzteko, eta horrela ez dugu aberastasuna behartasuna baino nahiago eta gogoago izan behar eta azken helburura garamatzan hura bakarrik nahi izan eta aukeratu behar dugu.

Hori egiteko gogaitza edo nahi-eza sentituko bagenu, solasaldietan alderantzia eskatu beharko genuke.

Aukera egiteko lehen modua hasterako ez-aiher egon behar dugu.

KONDAIRA

Meditazio edo kontenplazioaren kondaira dioenean Inaziok batez ere Eskritura-testua esan nahi du.

Bigarren oharrean nahiko argi adierazten du nola egin behar duen lan hori direktoreak.

Batez ere kondairaren mami egia labur azaltzen saiatu behar du.

Inaziok berak nola egiten duen lan hori jakiteko, Kristoren bizitzaren misterioak nola azaltzen dituen ikusi besterik ez dago.

Kondairaren mami egia ejertzitanteari adierazteko, labur, puntu behinenak, inportanteenak, bakarrik ekartzen ditu, gainontzeko lana ejertzitanteak berak egin behar du Jainkoa lagun.

KONTSOLAZIO ETA DESOLAZIOA

Kontsolazio eta desolazioa zer diren Inaziok 316-317 zz. esplikatzen du.

Gainera, Erromesaren Bidean 7, 8 eta 22 zz., irakur dezakezu Inaziok berak, Loiolan gaiso zegoenean, nabaritu zuen esperientzia.